2017-04-04

Esku pilota ikastaroa. DBH-2 (Eskulangintza/Herri kirolak)

   Martxoaren 23an, “Herri Kirolak / Eskulangintza” (DBH-2) aukerazkoaren ikasleek irakasgaiak dituen bi esparruak uztartzeko jarduera batean hartu zuten parte.

    Jarduera goiz osokoa izan zen. Hasieran, Juan Carlos Otero pilotagile profesionalaren eskutik, esku pilotak egiteko tailerra egin zuten. Ondoren, irakasgaiaren irakasleek lagunduta, Anoetako trinketera joan ziren  egindako pilotak probatzera eta pilota joko horren ezaugarriak ezagutzera.


  Oso jarduera interesgarria izan zen.